Itxi

Alaves

Ofiziala

Pellistrik utzita jokatuko du berriro Alavesen

EITB MEDIA

Aurreko denboraldiko azken hilabetek ere utzita jokatu zituen jokalari uruguaitarrak talde arabarrean.

  • Pellistriren itzulera iragartzeko Alavesek ateratako irudia

    Pellistriren itzulera iragartzeko Alavesek ateratako irudia. Iturria: @Alaves

Fracundo Pellistri jokalaria Gasteizen utzita jokatzea adostu dute Alavesek eta Manchester United taldeek.

Pellistrik (Montevideo, 2001/12/20) Gasteizen utzita jokatu zituen aurreko denboraldiko azken hilabeteak, neguko merkatuan Mendizorrotzara iritsi ostean.

Orain Javi Callejaren taldearen erasoa indartzera dator, 2021-22 denboraldiari begira.