Itxi

Alaves

3 DENBORALDI

Xeber Alkain, Alavesen fitxaketa berria

EITB MEDIA

Hondarribiko hegaleko jokalaria Gasteizko taldean arituko da datozen hiru denboraldietan.

  • Xeber Alkain, Alaveseko fitxaketa berria. Argazkia: @Alaves

    Xeber Alkain, Alaveseko fitxaketa berria. Argazkia: @Alaves

Alavesek Xeber Alkain fitxatu du datozen hiru denboraldietarako. Hegaleko jokalariak (Hondarribia, 1997) Gasteizeko taldera heldu da Realarekin kontratua amaitu ostean. Azken zazpi denboraldiak eman ditu Donostiako klubean, nahiz eta 2018-2019 denboraldian Arenasen jokatu zuen, utzita.

Amaitu berri den SmartBank Ligan nabarmendu da. Xabi Alonsoren aginduetara 38 partida jokatu zituen, 9 gol sartuta eta 4 asistentzia emanda. Alkain Arabako taldearen erasoko jokoa indartzeko helburuarekin heldu da Alavesera.