Itxi

Alaves

SMARTBANK LIGA

Abdel Abqar Marokoko selekzioaren deialdian sartu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Atzelariak bi partida jokatuko ditu Marokoko talde nazionalarekin. Lehenengoa Brasilen aurka eta bigarrena Peruren aurka.

  • Abdel Abqar

    Abdel Abqar Sevillaren aurkako Kopako partidan. Artxiboko irudia: EFE

Abdel Abqar Alaveseko jokalaria Marokoko selekzioaren zerrendako berritasunetako bat da, eta ezin izango da Arabako taldearekin egon Teneriferen aurkako ligako partidan.

Atzelariaren denboraldi bikainak interesa piztu du bere herrialdeko talde nazionalean, eta Brasilen eta Peruren aurka, Tangerren eta Madrilen neurtu ditu indarrak.

Luis Garcia Plazarentzat ez da hain albiste ona, izan ere Nikola Marasek ere ezin izango du jokatu baja izango baita 4 hilabetez.