Itxi

Bideoak

Athleticek 2-2 berdindu du Valentziarekin

PRIMERA IBERDROLA LIGA

Athleticek 2-2 berdindu du Valentziarekin

Lezaman jokatu duen Primera Iberdrola Ligako 26. jardunaldiko partidan, Athleticek ezin izan du Valentzia gainditu. Partida aldakor batean, Valentziak sartu du lehen gola. Zuri-gorriek partida iraultzea lortu dute, Irene Oguizaren bi golei esker, baina Valentziak partida berdindu du 57. minutuan.