Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Liverpoolen eta Athleticen arteko lagunarteko bi partidak, gaur, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en

EITB Media

Ingalaterrako eta Euskal Herriko taldeek bi neurketa jokatuko dituzte; lehena 18:00etan eta bigarrena 21:00etan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte bi norgehiagokak.

  • Athletic Club

    Athleticen denboraldiaurreko ntrenamendu bateko irudia. Argazkia: EFE

Athleticek lagunarteko bi partida jokatuko ditu Liverpoolen aurka astelehen honetan, abuztuaren 4an, Anfield estadioan. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dituzte bi norgehiagokak: lehena, 18:00etan, eta bigarrena, 21:00etan.

Zuri-gorrien denboraldiaurrea azken txanpan sartu da. Orain arte, Athleticek lau partidatik bakarra irabazi du denboraldiaurrean; Ponferradinaren kontrakoa (1-0). Bilboko taldeak porrot egin zuen Alavesen aurka 1-0eko emaitzarekin, eta 2-1eko emaitzarekin galdu zituen PSV Eindhovenen eta Racing Santanderren aurkako neurketak, hurrenez hurren.

Liverpoolen kontrako lehia bikoitzaren ostean, Athleticek beste partida bat jokatuko du EA Sports Ligari ekin aurretik: Arsenal izango du aurkari, abuztuaren 9an, Londresko Emirates estadioan.