Itxi

Athletic Club

Txapeldunen Liga

Athleticek berdinketa erdietsi du Slavia Pragaren aurka, baina ez da nahikoa

EITB Media

Jindrich Stanek atezain txekiarrak zuri-gorrien lau abagune argi zapuztu ditu. Bigarren zatian Slavia taldeko atezainak hiru aldiz salbatu du bere taldea, ia jarraian.

  • Jindrich Stanek Slavia Pragako atezaina, Robert Navarroren burukada gelditzen. Argazkia: EFE

    Jindrich Stanek Slavia Pragako atezaina, Robert Navarroren burukada gelditzen. Argazkia: EFE

Athleticek golik gabe berdindu du Slavia Pragan, Txapeldunen Ligako bosgarren jardunaldian, eta nahikoa ez den puntu bat lortu du Fortuna Arenan. Zuri-gorriek gola egiteko aukera dezente izan ditu, baina behin baino ez dute asmatu.

Jindrich Stanek atezain txekiarrak zuri-gorrien lau gol aukera argi ezerezean utzi ditu, horietako lehena Oihan Sancetek izan du seigarren minutuan.

Nafarrak penalti puntuan Gorka Guruzetaren erdiraketa bat errematatu du, baina Staneken gorputzean jo du baloia. Bost minutu geroago, 11.ean, area ertzetik saiatu da, baina jaurtiketa langa gainetik joan zaio.

Bigarren zatian Slaviako atezainak hiru aldiz salbatu du bere taldea, ia jarraian, eta gelditu ditu Navarroren (50. eta 53.min) eta Sanceten (52. min) erremateak.

Aitor Paredes atzelari zuri-gorria ez da Athleticek eta PSGk San Mamesen jokatuko duten Txapeldunen Ligako seigarren jardunaldiko partidan izango, Arrigorriagako jokalariak hiru txartel hori atera dizkiotelako gaurko neurketan.

1:38

Fitxa teknikoa:

0 - Slavia Praga: Stanek; Moses, Chaloupek, Zima; Doudera (Holes, 55. min), Sadilek, Zafeiris (Chytil, 79. min), Mbodji (Boril, 55. min); Provod, Chory eta Sanyang (Kusej, 55. min).

0 - Athletic Club: Unai Simon; Areso (Lekue, 79. min), Vivian, Paredes, Adama; Galarreta (Jauregizar, 59. min).

Epailea: Donatas Rumsas (Lituania). Txartel horiak atera dizkie Provodi (15.min), Choryri (15.min), Trpisovsky entrenatzaileari(41.min), Guruzetari (19.min), Galarretari (48+.min), Valverderi (60.min) eta Paredesi (85.min).

Fortuna Arenan jokatutako Txapeldunen Ligako Faseko bosgarren jardunaldiko partida, 20.000 bat ikusleren aurrean, horien artean Athleticen mila zale baino gehiago.