Athletic Club
Lesioa
Aymeric Laportek gihar lesioa du, eta partida batzuk emango ditu jokatu ezinik
EITB
Athleticeko atzelariak, larunbatean, talde zuri-gorriak Atletico Madrilen aurka jokatu zuen partidan, berdegunea utzi behar izan zuen. Aitor Paredes zigortuta dagoela, Ernesto Valverdek soilik erdiko atzelari bat du Paris Saint-Germainen aurkako neurketarako.
-
Aymeric Laporte, larunbatean. Argazkia: Europa Press.
Aymeric Laportek gihar lesioa du, Athleticek astelehenean iragarri duenez, eta, hala, partida batzuk emango ditu jokatu ezinik, ziurrenik. Athleticeko atzelariak, larunbatean, talde zuri-gorriak Atletico Madrilen aurka jokatu zuen partidan, berdegunea utzi behar izan zuen, lesio hori tarteko. Aitor Paredes zigortuta dagoela, Ernesto Valverdek soilik erdiko atzelari bat du Paris Saint-Germainen aurkako neurketarako, Dani Vivian; neurketa hori Txapeldunen Ligakoa da, eta San Mamesen jokatuko dute.
Hain zuzen, Athleticek zabaldutako mediku-txostenaren arabera, Laportek "ezker izterreko gihar femoral iskiosuralean" du lesioa. Futbolaria larunbatean Bilbon jokatutako partidako 33. minutuan ordezkatu behar izan zuten.

