Itxi

Athletic Club

21:00etan

Valverderen Athleticek hiru puntuak lortu nahi ditu Valladoliden

Erredakzioa

Zalantza ugari daude hamaikakoaren inguruan, baina ondorengoaren oso antzekoa izatea espero da: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Saborit; Iturraspe, Beñat, Herrera; Susaeta, Toquero eta Muniain.

  • Oscar de Marcos, aurreko denboraldiko Valladolid-Athletic partidan. Efe.

    Oscar de Marcos, aurreko denboraldiko Valladolid-Athletic partidan. Efe.

Athleticek Valladolideko José Zorrilla futbol zelaian emango dio hasiera Ernesto Valverderen bigarren garaiari. Helburua argi dute zuri-gorriek: garaipena lortu eta Valverderen ibilbidea modu onean hastea Marcelo Bielsaren bi denboraldi mamitsuen ostean.

Denboraldi aurreko lagunartekoetan ikusitakoaren arabera, aurtengo Athleticek sendotasun handiagoa dauka defentsan, baina erasoan, aldiz, kosta egiten zaio gola egitea. Arazo horiei aurre egin beharko diete bizkaitarrek ligako lehen jardunaldietan.

Hamaikakoari dagokionez, zalantza ugari daude, atean zein izango den ere ez dago batere argi. Iraizoz izan da titularra aurreko denboraldietan, baina min hartuta izan da hilabetez denboraldi aurrean. Hala ere, Herrerinek ere aukerak ditu hamaikakoan sartzeko, Numancian utzita jokatu eta Lezamara bueltatu ondoren.

Defentsan, Iraolak eta Gurpeguik lekua ziurtatuta daukate, eta badirudi Ekiza izango dela San Joseren lekua hartuko duena. Saboritek debuta egin lezake lehen taldearekin ezker hegalean Balenziagaren ordez. Balenziagak eta San Josek arazo fisikoak dituzte.

Zelai erdian, Iturraspe atzetik eta aurrerago Beñat eta Herrera izango dira. Azken horrek De Marcosekin leían egin beharko du lekua ziurtatzeko.

Erasoari dagokionez, Susaeta eskuinetik arituko dela dirudi, Muniain ezkerretik eta Toquero aurrean. Adurizek ezin du jokatu aurreko denboraldiko azken jardunaldian kaleratu egin zutelako.

Ustezko hamaikakoak:

Valladolid: Mariño edo Jaime; Rukavina, Jesús Rueda, Marc Valiente, Peña; Álvaro Rubio, Sastre; Ebert, Óscar, Omar; Javi Guerra.

Athletic: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Saborit; Iturraspe, Beñat, Herrera; Susaeta, Toquero eta Muniain.

Epailea: Ayza Gámez (valentziarra)

Futbol zelaia: Zorrilla.

Ordua: 21,00.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic Club