Athletic Club
22:00etan, Espanyolen aurka
Athleticek emaitzen bolada onari jarraipena eman nahi dio
Erredakzioa
Hasierako hamaikakoari dagokionez, bi zalantza nagusi daude: Hasieratik jokatuko ote dute Iago Herrerin atezainak eta Eric Moran atzelariak?


Athleticek Espanyolen aurka jokatuko du gaur, Cornella-El Prat futbol-zelaian, BBVA Ligako 5. jardunaldiko neurketan. Zuri-gorriek emaitzan bolada onari jarraipena ematea dute helburu. Aipatzekoa da Espanyolen etxean duela 15 urte eskuratu zuela Athleticek bere azken garaipena.
Taldea astelehenean bertan abiatuko da Bartzelonara, eta Borja Ekiza, Mikel Balenziaga, Kike Sola eta Enric Saborit jokalariak etxean geratuko dira. Jokalari katalanak orkatila bihurritu zuen ostiraleko entrenamenduan.
Hasierako hamaikakoari dagokionez, bi zalantza nagusi daude: Hasieratik jokatuko ote dute Iago Herrerin atezainak eta Eric Moran atzelariak? Valverde entrenatzaileak eskainitako zerrendako nobedade nagusia Unai Albizua da. Gaizka Garitano deialditik kanpo geratu da.
Ustezko hamaikakoak:
Espanyol: Casilla; Javi Lopez, Colotto, Hector Moreno, Fuentes; Victor Sanchez, David Lopez; Stuani, Pizzi, Simao eta Sergio Garcia.
Athletic: Herrerin; Iraola, Gurpegui, San Jose, Laporte; Iturraspe, Beñat, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Epailea: Martinez Munuera.
Futbol-zelaia: Cornella-El Prat
Ordua: 22:00etan.