Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Urrutia: 'Guretzat ez da erraza izango, baina beraientzat ere ez'

ERREDAKZIOA

Athleticek Turinen aurka jokatu du Europa Ligako final-hamaseirenetako neurketa. Honen inguruan aritu da Urrutia presidentea, eta, besteak beste, maila ederra eman beharko dutela nabarmendu du.  

  • Athleticen Txapeldunan Ligako partida. Argazkia: EFE

Athleticek Italiako Turinen aurka lehiatu beharko du Europa Ligako final-hamaseirenetako kanporaketa, astelehen honetan egin den zozketaren albisteetako bat hori baita. Athleticeko presidenteak adierazi duenez, kanporaketa ez da batere erraza izango, bietako batentzat ere ez. Horregatik, zuri-gorriek maila ?bikaina? eman beharko dutela nabarmendu du Josu Urrutiak.

?Kanporaketa zaila izango da, bai guretzat, baita beraientzat ere. Tradizio handiko taldea da, eta gainera, oso lehiakorra. Zerbait azpimarratzekotan, jokalari onak izateaz gain, talde-lana egiten dutela eta eurei irabazteko sasoi onean egon beharko dugula esango nuke. Bestela, ez dugu aurrera egingo?, adierazi dio presidenteak klubeko telebistari.

Nolanahi ere, kanporaketa jokatu arte denbora dago oraindik, otsailean jokatuko baitute partida. ?Turin zazpigarren gelditu zen iaz, eta gaur egun sasoirik onenean ez dagoen arren, oraindik denbora dagoenez, nork jakin?, esan du Urrutiak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Europa