Itxi

Athletic Club

Saria

Aduriz, martxoko jokalaririk onena

eitb.eus

BBVA Ligak Athleticeko jokalaria saritu du, martxoan hiru gol egin eta Ernesto Valverderen sisteman ezinbesteko jokalaria izateagatik.

  • Aritz Aduriz. Argazkia: Efe.

    Aritz Aduriz. Argazkia: Efe.

Aritz Aduriz Athleticeko jokalaria martxoko jokalaririk onena aukeratu dute BBVA Ligan.

Donostiarra sasoi bikainean da, eta ezinbestekoa da talde zuri-gorrian. Gola sartzerakoan ere asmatzen ari da.

BBVA Ligak bere atari ofizialean dioenez, "Aduriz bere ibilbideko momenturik onenean da, eta Bilboko zaleen zorionerako. Ernesto Valverderen taldeko golegilerik onena da eta martxoan hiru gol egin ditu. Ezinbestekoa da Valverderen sisteman, eta bere jokoa erabakigarria izan da beste lehiaketetan ere; Europa Ligan, Valentzia kanporatzeko balio izan zuen gola sartu zuen".

 


t="utf-8">