Itxi

Athletic Club

Sendatuta

Raul Garciari alta eman diote

Agentziak | Erredakzioa

Aurrelariak gainditu egin du uztailaren 13an antzemandako bihotzeko arazo arina.

  • Raul Garcia. Argazkia: Efe.

    Raul Garcia. Argazkia: Efe.

Gainontzeko taldekideekin entrenatzen astean daramatzan arren, Raul Garciari ostiral honetan eman diote alta, "proba osagarri guztiak eta aurreikusitako kontsultak" egin ostean, Athleticek aditzera emandakoaren arabera.

Ondorioz, aurrelariak gainditu egin du uztailaren 13an antzemandako bihotzeko arazo arina. Gaitza oporren ostean egindako osasun-azterketa batean antzeman zioten.

Jokalaria Ernesto Valverderen planetan sartzeko moduan izango da. Athleticek lau partida jokatuko ditu hurrengo zortzi egunetan, denboraldi-aurreari amaiera emateko.

maiera emateko.