Itxi

Athletic Club

Iskiotibialak

Giharretako arazoekin utzi du entrenamendua Beñatek

Agentziak | Erredakzioa

Igorrekoak minduta ditu ezker hankako iskiotibialak, eta ostiral goizeko entrenamendua utzi behar izan du.

1:26

Beñat Etxebarriak Athleticeko ostiraleko entrenamendua utzi du, Lezaman, ezker hankako iskiotibialetan mina zuela. Rapid Wienen aurkako naurketatik du mina.

Igorrekoak hurrengo partida jokatu ahal izan zuen, Malagaren aurka Rosaledan. Orain, Ligako atsedena aprobetxatu ahal izango du osatzeko.

Denboraldi hasieran onena izaten ari da Beñat. Goizeko entrenamendu lasaia egin du Sestaoren arkako lagunartekoa jokatu zuten jokalariekin, Oscar de Marcosekin eta Aritz Adurizekin batera. Azken biak ere minduta daude.

Athletic asteartean itzuliko da entrenamenduetara, hiru eguneko atsedenaren ostean. Laporte Frantziako selekzioarekin dago, eta Kepa eta Williams, Espainiako 21 urtez azpikoarekin.

azpikoarekin.