Itxi

Athletic Club

Europa Liga, 3. jardunaldia

Athleticek aurrerapausoa eman nahi du Belgikan

Agentziak | Erredakzioa

Athleticek eta Genkek hiruna puntu dituzte partida bana irabazi ostean. Neurketa gaur jokatuko da, 21:05ean.

  • Athletic, Belgikan. EFE

    Athletic, Belgikan. EFE

Athletic Clubek eta KRC Genkek Europa Ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Luminus Arena futbol-zelaian gaur gaueko 21:05ean.

Bi taldeek 3 puntu dituzte partida bat irabazi eta beste bat galdu eta gero. Sassuolok 3-0 jipoitu zuen talde zuri-gorria lehen partidan eta San Mameseko neurketan Vienako Rapid 1-0 gainditu zuen Ernesto Valverderen hamaikakoak.

Genkek, ordea, 3-1 irabazi zuen Sassuolo talde italiarraren kontra, Belgikan, eta 3-2 galdu Vienan, Rapiden aurka.

Ernesto Valverderen taldean Beñat Etxebarria eta Oscar de Marcos, minduta, Bilbon geratu dira, Eneko Boveda eta Kepa Arrizabalaga bezala. Ager Aketxek lesionatuta jarraitzen du.

Ustezko hamaikakoak

KRC Genk: Bizot; Walsh, Colley, Brabec, Nastic; Pozuelo, Susic, Ndidi; Bailey, Buffel eta Karelis.

Athletic Club Bilbao: Iago Herrerin; Lekue, Yeray, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, San Jose; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Epailea: Stefan Johannesson (Suecia).

Futbol-zelaia: Luminus Arena.

Ordua: 21:05

/>

/>