Itxi

Athletic Club

Igandean, 16:15ean

Athleticek Europako postuetan jarraitu nahi du, Osasunari irabazita

Agentziak | Erredakzioa

Aritz Aduriz da Valverderen zalantza nagusia. De Marcos eta Balenziaga, jokatzeko moduan daude. Osasuna, berriz, hobeto dabil etxetik kanpo Sadarren baino.

  • Beñat Etxebarria. Argazkia: Efe.

    Beñat Etxebarria. Argazkia: Efe.

Athleticek Osasuna hartuko du aurreko astean bi porrot jarraian hartu ostean: Genken eta Real Madrilen aurka. Bilbotarrek hiru puntuak behar dituzte Europako postuetan jarraitzeko, eta nafarrek, berriz, behar-beharrezkoa dute punturen bat lortzea sailkapeneko azken postuetatik ateratzen hasteko.

Talde zurigorria San Mamesera itzuliko da iragan astean bi irudi oso ezberdin eman ostean: oso kaskarra Belgikan, eta ona Santiago Bernabeun. Hala ere, bietan galtzaile atera ziren.

Hasierako hamaikakoan titular izaten diren hiru jokalari itzultzea espero da: Oscar de Marcos, Mikel Balenziaga (azken bi jardunaldietan zigortuta egon da) eta Beñat Etxebarria. Igorrekoa taldeko onena izaten ari da denboraldi hasiera honetan.

Valverderen zalantza nagusia Aritz Adurizen egoera fisikoa da.

Osasuna, bigarren garaipenaren bila

Osasuna larri iritsiko da derbira, nafarrak sailkapeneko azken postuetan dira eta garaipen bakarra lortu dute jokatutako bederatzi jardunaldietan. Hala ere, jaitsiera postuetatik kanpo dauden taldeak bi puntura dituzte bakarrik.

Aurreko jardunaldian, gorritxoek azken minutuan galdu zuten Sadarren Betisen aurka jokatutako neurketa. Etxean ez dute oraindik irabazi, eta hobeto ari dira Sadarretik kanpo: berdinketa bat lortu dute Malagan eta garaipen bat Eibarren.

Javier Flaño, lesionatuta, eta Emmanuel Riviere, zigortuta, baja dira. Martin Monrealek azken bi jardunaldietako hamaikako bera aterako du.

 

Ustezko hamaikakoa

Athletic: Iraizoz; De Marcos, Etxeita, Laporte, Balenziaga; Beñat, San José; Williams, Raúl García, Susaeta; eta Sabin Merino.

Osasuna: Nauzet; Oier, David García, Miguel Flaño, Unai García, Alex Berenguer; Digard, Roberto Torres, De las Cuevas; Sergio León eta Oriol Riera.

Epailea: Munuera Montero (Andaluziako batzordekoa).

Estadioa: San Mamés.

Ordua: 16.15ean

a: 16.15ean

a: 16.15ean