Itxi

Athletic Club

Derbia, San Mamesen

Puntu banaketa, Athletic eta Osasuna artean (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Oriol Rierak aurretik jarri ditu nafarrak 27. minutuan. Banakoa, berriz, Raul Garciak egin du.

  • Raul Garcia, Roberto Torres eta Didier Digard. Argazkia: Efe.

    Raul Garcia, Roberto Torres eta Didier Digard. Argazkia: Efe.

Athleticek eta Osasunak bana egin dute San Mamesen. Bidezko emaitza da, bi taldeek egindako lanaren arabera. Oriol Rierak egin du nafarren gola, eta Raul Garciak bilbotarrena. Zuri-gorriek aukerak izan dituzte bigarren zatian garaipenaren gola lortzeko.

Oriol Rieraren golaren ostean, Osasunak ere bigarren gola egiteko aukerak izan ditu, baina baloia ez da azkenean ate barruan sartu.

Ondorioz, Athleticek ezin izan du orain Realaren eskuetan dagoen seigarren postua berreskuratu eta Txapeldunen Ligako postuetara gerturatu. Osasunaren helburu nagusia ere, jaitsierako postuetatik ateratzea, ez da gauzatu.

Gorritxoek askoz hobeto hasi dute partida. Oriol Rierak hiru aukera oso argi izan ditu lehen 17 minutuetan. Laugarrenean ez du barkatu, eta gola Iraizozen atean sartu du.

Athleticek azkar erantzun dio nafarren golari. Sabin Merinok jokaldi bikaina egin du, area barruan sartu da eta baloia buruarekin errematatu du Raul Garciak.

Bigarren zatian, bi taldeek gola bilatu dute, baina bizkaitarrek arrisku handiagoa sortu dute.  Adurizek, Ricok eta Williamsek izan dituzte aukerarik argienak.  Hala ere, markagailuan ez da aldaketarik izan.

Bukaeran, beraz, puntu bana talde bakoitzarentzat.

 

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic: Iraizoz; De Marcos (Lekue, 46. min), Etxeita, Laporte, Balenziaga; Beñat (Mikel Rico, 66. min), San José; Williams, Raúl García, Muniain; eta Sabin Merino (Aduriz, 54. min).

1 - Osasuna: Nauzet; Oier, David García, Miguel Flaño, Unai García, Alex Berenguer; Digard (Fausto Tienza, 33. min), Roberto Torres, De las Cuevas; Sergio León (Otegui, 82. min) eta Oriol Riera (Kenan Kodro, 39. min).

Golak: 0-1, 23. min: Oriol Riera. 1-1, 28. min: Raúl García.

 

 

t="utf-8">t="utf-8">