Itxi

Athletic Club

Europa League

Irabaztera behartuta

Agentziak | Erredakzioa

Ernesto Valverderen taldea F Multzoko azken tokian sailkatuta dago, beraz, garaipena nahitaezkoa da. Beñat eta San Jose, minduta, deialditik at.  

0:38

Athletic Clubek eta KRC Genkek neurketa garrantzitsua jokatuko dute San Mameseko futbol-zelaian gaur, arraltsadeko 19:00etan, Europa Ligako 4. jardunaldian.

Zuri-gorriek jokatutako hiru partidetan garaipen bakarra dute, etxean Vienako Rapiden aurka lortutakoa (1-0). Etxetik at jokatutako beste biak galdu egin dituzte Sassuoloren (3-0) eta Genken (2-0) beraren kontra.

Ernesto Valverderen taldean kolokan dago Beñaten parte hartzea, baina Aritz Aduriz hasieratik jokatu dezakela dirudi.

Ustezko hamaikakoak

Athletic Club: Iago Herrerin; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; Iturraspe, Mikel Rico; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

KRC Genk: Bizot; Walsh, Colley, Brabec, Nastic; Pozuelo, Susic, Ndidi; Bailey, Buffel eta Karelis.

Epailea: Martin Atkinson (Ingalaterra)

Futbol-zelaia: San Mames.

Ordua: 19:00.

/>Ordua: 19:00.