Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Vienan irabazi eta multzoko lehen postua nahi du Athleticek

Agentziak | Erredakzioa

Raul Garcia, zigortuta, eta Aritz Aduriz, arazo fisikoekin, Bilbon geratu dira.

  • Raul Garcia eta Aduriz gabe jokatuko du berriro Athleticek. Argazkia: Efe.

    Raul Garcia eta Aduriz gabe jokatuko du berriro Athleticek. Argazkia: Efe.

Athleticek Europa Ligako F multzoko lehen postua lortu nahi du, Vienako Rapid taldeari Austrian irabaziz. Horretarako, garaipenaz gain, Genk talde belgikarrak Sassuolo italiarraren etxean emaitza txarra lortzea behar dute bilbotarrek.

Genkek etxetik kanpo Athleticen aurka lortutako gol kopuruak (3) abantaila ematen die belgikarrei (Bilbon 5-3 egin zuten, eta Belgikan 2 eta 0).

Genkek italian galduz gero, Athletici nahikoa litzaioke berdinketa batekin. Hala ere, eta Eibarren aurkako derbian gertatu bezala, lehoiek Raul Garcia eta Aritz Aduriz gabe jokatu behar izango dute. Nafarra zigortuta dago eta donostiarrak, berriz, arazo fisikoak ditu. Biak Bilbon geratu dira.

Vienako Rapid taldeari dagokionez, talde austriarrak inolako presiorik gabe egingo dio aurre neurketari, baina, denboraldi kaskarra egiten ari direnez, duintasunez esan nahi diote agur Europa Ligari euren zaleen aurrean.


Ustezko hamaikakoak:

Athletic: Iraizoz; Lekue, Etxeita, Yeray, Saborit; Vesga, Elustondo; Susaeta, Eraso, Sabin Merino; eta Villalibre.

Rapid: Strebinger; Dibon, Sonnleitner, Maximilian Hofmann; Thurnwald, Mocinic, Szanto, Grahovac, Schrammel; Jelic eta Kvilitaia.

Epailea: Serdar Gözübüyük (Holandarra).

Zelaia: Allianz Stadion.

Ordua: 19:00etan.