Itxi

Athletic Club

Porrota Bartzelonaren aurka

Athletic galtzaile atera da, lehen zatian aukerak barkatu ostean (3-0)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek Nou Campen irabazi ezinda jarraitzen dute. Alcacer eta Messi lehen zatian, eta Aleix Vidal bigarrenean izan dira partidako golegileak.

  • De Marcos eta Neymar. Argazkia: Efe.

    De Marcos eta Neymar. Argazkia: Efe.

Paco Alcacerrek (18. min), Lionel Messik (40. Min), faltaz, eta Aleix Vidalek (67. Min) egindako golek garaipena eman diote Bartzelonari Athleticen aurka Nou Campen jokatutako partidan (3-0).

Bilbotarrek ondo hasi dute neurketa eta gola egiteko bi aukera argi izan ditu; Raul Garcia lehoiak aurretik jartzear izan da, baina bere erremateak zutoinean jo du. Kataluniarrek, berriz, ez dute barkatu, Alcacerrek lehen gola egin du 18. minutuan., Neymarren pasea aprobetxatuta.

Gola jaso arren, zuri-gorriek ez dute amore eman, eta arriskua sortu dute Ter Stegenen area inguruan.

Bartzelonarrak estu eta larri ibili dira, baina momentu horretan Leo Messi agertu da eta argentinarrak bigarren gola egin du falta jaurtiketa batean. Gorka Iraizozek huts egin du jokaldi horretan.

Atsedenaldiaren atarian, Neymar hirugarrena sartzear izan da kontraeraso batean, baina jaurtiketa gurutzatuegia atera zaio.

Bigarren zatia

Atsedenaldiaren ostean, Athleticek gola bilatu du baina ideia askorik gabe, eta atzean utzitako zuloak erraz jarri dizkio gauzak Luis Enriqueren taldeari.

Ondorioz, kontraeraso batean Bartzelonak hirugarren gola egin du. Aleix Vidalek sartu du, zelaian Messiren lekua hartu ostean.

 

Fitxa teknikoa

3 - Bartzelona: Ter Stegen; Aleix Vidal, Piqué (Mascherano, 46. min), Umtiti, Mathieu, André Gomes, Rafinha (Rakitic, 54. min), Arda, Messi (Sergi Roberto, 64. min), Paco Alcácer eta Neymar.

0 - Athletic: Iraizoz; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José (Beñat, 59. min), Iturraspe, Raúl García (Eraso, 74. min), Lekue (Aduriz, 52. min); Muniain eta Williams.

Golak: 1-0: Paco Alcácer, 18. min. 2-0: Messi, 40. min. 3-0: Aleix Vidal, 67. min.

Vidal, 67. min.