Publizitatea
Itxi

2017/03/02

23:34

Athletic Club

Porrota Sevillan

Athletic galtzaile, etxetik kanpo irudi hobea eman arren (1-0)

Agentziak | Erredakzioa

Ernesto Valverderen taldeak lanak eman dizkie andaluziarrei, eta berdinketa lortzeko merituak egin ditu. Partidako gol bakarra Iborrak egin du, Iraizozek penalti bat gelditu ostean.

  • Yeray eta Vietto. Argazkia: Efe.

    Yeray eta Vietto. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Athleticek 1 eta 0 galdu du Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen jokatutako partida. Itxura hobea eman duten arren, lehoiek etxetik kanpo garaipenik lortu ezinda jarraitzen dute.

Vicente Iborrak egindako gol batek erabaki du neurketa, lehen ordu laurdenean. Andaluziarrek onenekin Liga txapelketa lehiatzeko ametsari eusten diote; bizkaitarrek, berruz, bederatzi partida daramatzate jada San Mamesetik urrun irabazi gabe.

San Paoliren taldea jaun eta jabe izan da lehen zatiaren lehen erdian, eta zuri-gorriak lekua hartu gabe zeudela aprobetxatu dute gola sartzeko. Epaileak Etxeitak Biettori egindako penaltia adierazi du, Joveticek jaurti, eta atezain zuri-gorriak aldendu egin du. Baloia, baina, Iborrari iritsi zaio, eta Iraizozek ezin izan du horren jaurtiketa gelditu.

Valverderen taldeak ez du amore eman, erasora jo du, eta andaluziarrak euren zelaian sartu dira. Raul Garciak izan du berdinketa egiteko aukerarik onena, 26. minutuan, buruz, baina baloiak zutoina jo du.

Saboritek eta Williamsek ere aukerak izan dituzte atsedenaldira iritsi aurretik.

Bigarren zatian gauzak ez dira aldatu. Sampaoliren taldea makal aritu da, eta Athletic jo eta ke aritu da golaren bila. Hala ere, azken errematean ez dute asmatu.

Azkenean, Athletic ez da gola egiteko gai izan, eta puntu barik itzuli da Bilbora.

Fitxa teknikoa

1 - Sevilla: Sergio Rico; Mariano, Mercado, Rami, Escudero; Correa (Franco Vázquez, 62. min), Iborra, Kranevitter, Nasri; Vietto (Walter Montoya, 78. min), Jovetic (Ben Yedder, 78. min).

0 - Athletic: Iraizoz; Bóveda (Susaeta, 69. min), Yeray, Etxeita, Saborit; Beñat (Iturraspe, 61. min), San José; Lekue, Raúl García, Muniain (Villalibre, 84. min); eta Williams.

Gola: 1-0, 14. min: Iborra.

4. min: Iborra.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;