Itxi

Athletic Club

San Mamesen

Athleticek seigarren postua berreskuratu du, Betisi irabazita(2-1)

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriak andaluziarrak baino gehiago izan dira eta hiru puntuak lortu dituzte Adurizek, penaltiz, eta Muniainek egindako golei esker. Betisen gola Ruben Castrok egin du.

  • Aduriz eta Raul Garcia, donostiarraren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

    Aduriz eta Raul Garcia, donostiarraren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Athleticek sendo jarraitzen du Europako postuetan sartzeko lehian eta sufritutako garaipena lortu du Betisen aurka, azken 15 neurketetan lortutako 10. garaipena da gaurkoa. Betisek lanak eman dizkie bilbotarrei, datorren denboraldian Lehen Mailan jokatzea ziurtatuta izan arren.

Lehoiak 2 eta 0 jarri dira aurretik bigarren zatian, Adurizek penaltiz eta Iker Muniainek buruz egindako golekin. Penaltia zalantzazko jokaldia izan da, baina, epailearen arabera, Aissa Mandik falta egin dio aurrelari donostiarrari area barruan.

Muniainek bigarrena sartu eta hiru minutura, Ruben Castrok andaluziarren gola egin du, Kepa Arrizabalagaren aldaratze bat aprobetxatuta. Gol bakarreko errentaren ondorioz, azken minutuetan urduritasuna izan da nagusi San Mamesen.

Azkenean, Athleticek hiru puntuak lortu ditu eta Europa Liga jokatzeko borrokan sartuta jarraitzen du. Vila-real aurretik du, puntu batera, eta Reala puntu bat atzetik. Hirurek irabazi dute jardunaldi honetan, azkeneraino borrokatuko dutela argi utziz.

 

Fitxa teknikoa

2 - Athletic: Kepa; De Marcos, Yeray, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat (Mikel Rico, 87. min); Susaeta (Williams, 78. min), Raúl García (Iturraspe, 75. min), Muniain; eta Aduriz.

1 -Betis: Adán; Cejudo, Mandi, Pezzella, José Carlos, Alex Martínez (José Carlos, 68. min); Brasanac (Joaquín, 58. min), Petros (Rubén Pardo, 68. min), Jonas Martin; Dani Ceballoseta  Rubén Castro.

Golak: 1-0, 53. min: Aduriz, penaltiz. 2-0, 60. min: Muniain. 2-1, 63. min: Rubén Castro.

 

 

t="utf-8">