Itxi

Athletic Club

Lezaman

Saborit lesionatu egin da

eitb.eus

Leganesen kontrako partidarako bere parte hartzea zalantzan dago. Beñat eta Laporte jokalariek lan-saioa erritmo baxuagoan egin dute gaur.

  • Saborit

    Saborit

Igandean, iluntzeko 20:00etan, denboraldiko azken partida jokatuko da San Mamesko futbol-zelaian. Aurkaria Leganez, oraindik Lehen Mailan jarraitzeko borrokan ari den taldea.

Bertan Enric Saboriten parte hartzea ez dago ziurtatuta, Lezamako lan-saioan mina hartu baitu gaur eskumako hankan.

Beñat Etxebarria eta Aymeric Laporte jokalariek, bestalde, entrenamendua erritmo baxuagoan egin dute (frantziarra, zigortuta, ezin izango du jokatu); Igorrekoa prest egongo da larunbateko partidarako.