Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Xabi Etxeita: 'Emaitza oso estua da, guztia emango dugu'

Agentziak | Erredakzioa

Talde osoak kanporaketa gainditzeko duen “ilusioa” azpimarratu atzelari zuri-gorriak.

  • Xabi Etxeita. Argazkia: EiTB.

    Xabi Etxeita. Argazkia: EiTB.

Xabi Etxeitak joaneko partidako emaitza, banakoa, "oso estua" dela azpimarratu du gaur Lezaman, emaitza horrek Athletici abantaila txiki bat ematen dion arren. Jokalariak esan duenez, "guztia ematera" aterako dira, eta emaitza ez da atzean sartuta jokatzeko aitzakia izango.

"Azken urteetan, talde honek argi utzi du, etxean batez ere, ez duela emaitzarekin espekulatzen. Asmoa aurkariaren zelaian jokatzea da, aukerak sortzea eta golak egitea", esan du Etxeitak entrenamenduaren osteko prentsaurrekoan.

Horrez gain, taldeak kanporaketa gainditzeko duen "ilusioa" azpimarratu du, eta neurketak duen "garrantzia", "iaz egindako lanaren bermea" delako.

bermea" delako.