Itxi

Athletic Club

Ostegunean, 19:00etan

San Mames bisitatuko duen Ukrainako bigarren taldea izango da Zorya

Erredakzioa

Lehendabizikoa Shakhtar Donetsk izan zen, 2014ko irailean, Txapeldunen Ligako Multzoen Faseko lehen jardunaldian.

  • Zorya Luhansk eta Ostersunds, Europa Ligako lehen jardunaldian.

    Zorya Luhansk eta Ostersunds, Europa Ligako lehen jardunaldian.

Athleticek Zorya Luhansk izango du aurkari etxean ostegun honetan Europa Ligako Multzoen Faseko bigarren jardunaldian. Horrenbestez, San Mames bisitatuko duen bigarren talde ukrainarra izango da Shakhtar Donetsk taldearen atzetik.

'Mehatzarien' taldea duela hiru urte aritu zen 'Katedralean', 2014ko irailaren 17an, hain zuzen ere, Txapeldunen Ligako Multzoen Faseko lehen jardunaldian. Norgehiagoka hura hutsean bukatu zen.

Bi hilabete geroago, bilbotarrek Shakhtarri egin zioten bisita aipatu txapelketako bosgarren jardunaldian, eta 0-1 (Mikel San Jose) irabazi zuten Arena Lviv futbol-zelaian, Zoryak Luhansk taldeak Europa mailako partidak jokatzeko erabiltzen duen zelai berean, hain justu.

Europa Ligako lehendabiziko jardunaldian, Zoryak galdu egin zuen Ostersunds suediarraren aurka etxean (0-2), eta hamabosgarren postuan dago Ukrainako txapelketan, Shakhtar liderrarengandik 15 puntura, eta titulua irabazteko azken kanporaketetara sartzeko postuetatik at.

Yuriy Vernydub-ek entrenatzen duen taldeak berdindu egin zuen igandean (1-1) sailkapeneko hirugarrenaren kontra (Vorskla Poltava), gola luzapenean jasota. Bi norgehiagoka besterik ez du irabazi ligan, eta lau partida berdindu eta beste horrenbeste galdu ditu.

Abuztuaren 27an, Chernomorets taldea erraz azpiratu zuenetik (5-0), Zoryak ez du partidarik irabazi: bi partida berdindu ditu, Karpaty Lviv (0-0) eta Vorskla (1-1) taldeen aurka, eta bi galdu, Shakhtar (3-1) eta Ostersunds taldeen aurrean.