Athletic Club
San Mamsen
Sevillaren kontra zortzigarren garaipen jarraian nahi du Athleticek
eitb.eus
Ligan jasotako azken porrota 2009ko irailaren 26an izan zen, 0-4. Golegileak Renato, Negredo, Kanoute eta Jesus Navas izan ziren.
Athleticek eta Sevillak LaLiga Santanderreko partida jokatuko dute larunbatean San Mameseko futbol-zelaian ez ohiko ordutegian (13:00etan).
Zuri-gorriek 2009-2010 denboraldian galdu zuten azken neurketa ligan talde andaluziarraren kontra, egun hartan 0-4 irabazi zuen Manolo Jimenezek zuzentzen zuen taldea, Renato, Negredo, Kanoute eta Jesus Nava golegile.
Athleticek honako emaitza hauek erdietsi ditu ordutik hona:
2010-2011, 2-0 (Fazio, bere atean eta Iraola, penaltiz)
2011-2012, 1-0 (Llorente)
2012-2013, 2-1 (De Marcos eta Susaeta. Negredo, penaltiz).
2013-2014, 3-1 (Susaeta, Muniain eta Herrera. Gameiro)
2014-2015, 1-0 (Aduriz)
2015-2016, 3-1 (Aduriz 2 eta Raul Garcia. Juan Muñoz)
2016-2017, 3-1 (San Jose, Balenziaga eta Aduriz, penaltiz. Nasri);
Guztira 73 partida jokatu dituzte Athleticek eta Sevillak Bilbon. 47 garaipen lortu ditu etxeko taldeak, 16 andaluziarrek eta 10 neurketetan berdinduta amaitu da partida.
rtida.