Itxi

Athletic Club

Belauneko lesioa

Muniaini egindako ebakuntza 'arazorik gabe' joan da

Erredakzioa

"Kirurgia artroskopikoa eta berehalako ebakuntzaren osteko prozesua arazorik gabe burutu dira", jakinarazi du Athleticek.

  • Iker Muniain. Argazkia: @IkerMuniain10

    Iker Muniain, Zoryaren aurkako partidan. Argazkia: @IkerMuniain10

Astelehen honetan egin diote ebakuntza Iker Muniain Athleticeko jokalariari bere eskuin belauneko lesioa konpontzeko. Europa Ligako Zorya Luhansken aurkako partidan haustura jasan zuen bere eskuin belauneko lotailu gurutzatuaren aurrealdean.

Athleticek jakitera eman duenez, "jokalariari ebakuntza egin diote gaur goizean, bere eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura dela eta. Kirurgia artroskopikoa eta berehalako ebakuntzaren osteko prozesua arazorik gabe burutu dira. Erietxean segituko du hurrengo 24 orduetan eta, ondoren, arazorik sortu ezean, sendagilearen alta jasoko du etxera joateko".

Muniainek sei hilabeteko sendatze-epea beharko du gutxienez eta denbora gehiago pasa beharko da futbolaria berriz jokatzen ikusteko.