Itxi

Athletic Club

2021eko ekainaren 30 arte

Athleticek Mikel Vesgaren kontratua luzatu du

Agentziak | Erredakzioa

Kontratu berriaren etete klausula 30 milioi eurokoa da, talde zuri-gorriak jakinarazi duenez.

  • Mikel Vesga

    Mikel Vesga

Athletic Club taldeak Mikel Vesga erdilariaren kontratua luzatu du 2021. urteko ekainaren 30 arte. Kontratu berriaren eteteko klausula 30 milioi eurokoa da, talde zuri-gorriak astearte honetan jakinarazi duenez.

Jokalari gasteiztarrak 24 urte ditu eta Alavesetik heldu zen talde zuri-gorriaren bigarren taldera. Bilbao Athleticen bi urte jokatu ondoren, Ernesto Valverdek lehen taldera igo zuen joan den denboraldian, baina neguko merkatuan Sporting Gijonera joan zen, utzita, jokatzeko minutu bila.

Talde asturiarrean 17 partida jokatu zituen, eta, bigarren mailara jaitsi ondoren, Vesga Lezamara itzuli zen. Kuko Zigandaren aginduetara minutu asko jokatu ditu jokalari gasteiztarrak denboraldi honetan. Orain arte, Santander Ligako sei partida eta Europa Ligako bost jokatu ditu, eta gol bat sartu du.

l bat sartu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic