Itxi

Athletic Club

27 gol

Aduriz, Europa Ligako bosgarren golegile onena

Agentziak | eitb.eus

Henrik Larsson (40 gol), Klass-Jan Huntelaar (34), Radamel Falcao (31) eta Gerd Muller (29) dira gol gehien sartu dituzten jokalariak.

  • Aritz Aduriz. EFE

    Aritz Aduriz. EFE

Hilabete honetan bertan Athleticekin kontratua berritu duen Aritz Adurizek marka berri bat lortu du. UEFA Europa Leagueko bost golegile onenen artean sartu da donostiarra.

Hertha Berlin taldearen aurka bi gol egin eta gero Shota Arveladzerekin berdintzea lortu du 27rekin.

Bi jokalari horien aurretik Henrik Larsson suediarra (40 gol), Klass-Jan Huntelaar holandarra (34 gol), Radamel Falcao kolonbiarra (31 gol) eta Gerd Muller alemaniarra (29 gol) daude.

Gainera, Athleticeko aurrelaria Europa Ligaren formatu berrian bigarren golegilea da Falcaoren atzetik (30); 22 egin ditu Adurizek.