Athletic Club
Igandean, 18:30ean
Athleticek Levanteren aurka jokatuko du mailari eusteko lehiako lehen finaletako bat
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak igandean jokatuko du Ciutat de Valencia zelaian, 18:30ean. Athletic jaitsiera postuetatik bi puntura dago, eta igandeko aurkariak bizkaitarrek baino bi puntu gehiago ditu.
-
Athleticeko jokalariak Herthari sartutako gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek Levanteren aurka jokatuko du igande honetan Ciutat de Valencia zelaian, 18:30ean. Zuri-gorriak jaitsiera postuetatik bi puntura daude, eta Levantek bizkaitarrek baino bi puntu gehiago ditu. Beraz, mailari eusteko lehiako lehen finaletako bat jokatuko du Athleticek igande honetan.
Europa Ligan Zoryari irabaztetik (0-2) dator Athletic eta ostegunean jokatu zuenez, aldaketaren bat edo beste gingo du hamaikakoan Zigandak. Kepa Arrizabalaga izango da atezain titularra. Oscar De Marcosek hamaikakoan sartzeko aukerak ditu, baita Cordobak ere Williamsen postua hartuta. Aurrealdean Raul Garciak eta Adurizek errepikatuko dute. Athleticek Ander Iturrasperen baja izango du neurketa honetarako eta San Jose zalantza da sukarrarekin baitago.
Levantek, bestalde, partida bakarra irabazi du azken bederatzi neurketetatik eta jaitsiera postuetatik lau puntura dago. Juan Ramon Lopez Muñiz entrenatzaileak Jefferson Lerma, Cheick Doukoure, Roger Marti, Ivan Lopez eta Alex Alegria jokalarien bajak ditu. Hala ere, sendatuta dauden Rober Pier eta Sasa Lukic sartu ditu deialdian. Ivik hasieratik jokatu lezake. Aurrealdean Jason eta Morales egongo dira Enes Unalekin batera.
Ustezko hamaikakoak:
Levante: Oier, Shaq, Postigo, Chema, Toño, Bardhi, Campaña, Jason, Ivi, Morales eta Ünal.
Athletic: Kepa; De Marcos, Unai Nuñez, Laporte, Balenziaga; San Jose edo Vesga, Mikel Rico; Susaeta, Raul Garcia, Cordoba; eta Aduriz.
Epailea: Estrada Fernandez.
Zelaia: Ciutat de Valencia.
Ordua: 18:30.