Itxi

Athletic Club

Indarkeria futbolean

Athletic eta Bilbo, ultren jomuga

eitb.eus

Azken urteotan Liga Europan urtero izan dira istiluak eta talde zuri-gorria eta Bilbo horren lekuko izan dira. Marsellako zaleekin esaterako -hurrengo aurkaria- duela bi urte istiluak izan ziren.

Athleticek azken hamarkadan Liga Europarako txartela erdietsi du hainbat denboraldietan, baina oroitzapenak ez dira beti onak izan. Partida askotan indarkeria izan da protagonista, zale ultren bisitek ez dute gauza onik Bilbora eraman.

Begirada atzera botatzea besterik ez dago, 2009an Austrian, Vienaren kontrako partidan eta Bilbon 2010an Anderlechen kontrako partidan, 2012an Lokomotiv aurkaria zela, 2016an O. Marsellaren kontrako kanporaketan eta aurreko astean Moskuko Spartaken aurkakoan dugu azken adibidea.

2018, Athletic - Sparta Mosku

2016, Athletic - O. Marsella

2012, Athletic - Lokomotiv Moscú

2010, Athletic - Anderlech

2009, Austria Viena - Athletic