Athletic Club
SANCHEZ PIZJUANEN, 16:15EAN
Athletic, jokoaren hobekuntzarekin jarraitzeko asmoz Sevillaren etxean
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
El conjunto bilbaíno espera seguir mejorando las buenas sensaciones que dio el miércoles en San Mamés frente al Valencia, un choque que terminó 1-1.
-
Athleticek 1-0 irabazi zion Sevillari lehen itzulian. Argazkia: EFE
Athleticek eta Sevillak erabakigarria izan daitekeen neurketa jokatuko dute larunbat honetan Sanchez Pizjuan futbol-zelaian; izan ere, Ligako azken herenean sartu berritan, ikusteko dago talde biek denboraldi hasieran euren buruei ezarritako jomugei eusteko moduan egongo diren: zuri-gorriek Europa Ligarako txartela ematen duten postuengatik lehian jarraitu nahi dute; sevillarrek, berriz, Txapeldunen Ligan sartzeko lehian.
Sailkapenean gora egiteaz gain, Athleticek asteazkenean Valentziaren aurka agertu zituen sentsazio onak errepikatu nahi ditu. Partida hori banakoarekin bukatu (1-1) zen, baina zaleak asebeteago utzi zituen hiru egun aurretik Malagaren aurkako partidak baino, nahiz eta garaipenarekin bukatu zuten (2-1).
Azken asteetan izandako partiden pilaketaren ostean eta kontuan hartuta ostegunean Marseillaren aurka Europako lehia jokatu behar dutela, baliteke Beñatek eta atseden hartzea eta De Marcosek atzealdea utzi eta aurrerago aritzea. Bataren zein bestearen itzulerak asko hobetzen du Athleticen jokoa.
Zigandak Aduriz eta/edo Raul Garciari ere atseden eman diezaioke, baita Markel Susaetari ere, baina hiruretako batek hasieratik jardutea.
Hasieratik ziur arituko direnak Kepa Arrizabalaga eta Iñigo Martinez izango dira, eta izan daiteke Unai Nuñezek ere bertan errepikatzea, Yerayri arnasa gehiago eman eta Olympiquen kontra joka dezan (dena den, Zigandak emandako 19 jokalariko deialdiaren barruan sartuta dago).
Hegaletan Iñigo Lekue eta Enric Saborit zelaira daitezke hasieratik, eta zelai erdia posible da Ander Iturraspek Mikel Sanjoserekin batera aritzea.
Erasoan ia segurua da Iñaki Williams aurrelari lanetan arituko dela eta Iñigo Cordoba ezkerreko hegalean.
Sevilla, bere aldetik, etxean ohikoa duen sendotasuna galdu du azken asteetan, baina asteazkenean Malagaren etxean lortutako garaipenarekin (0-1) sailkapeneko bosgarren tokia berreskuratu du. Etxean izan dituen azken neurketetan berdinketa bat (hutsean Manchester Uniteden aurka) eta porrot bat (Atletico Madrilen kontra 2-5).
Balizko hamaikakoak:
Sevilla: Sergio Rico; Layun, Kjaer, Lenglet, Escudero; Nzonzi, Banega; Sarabia, Franco Vazquez, Correa; eta Muriel.
Athletic Club: Kepa; Lekue, Unai Nuñez, Iñigo Martinez, Saborit; De Marcos, Iturraspe, San Jose, Cordoba; Raúl García eta Williams.
Epailea: Alberto Undiano Mallenco (Comité Navarro).
Zelaia: Ramon Sanchez Pizjuan.
Ordua: 16:15