Itxi

Athletic Club

Denboraldiaurrea

Athleticek Opel Cup txapelketa jokatuko du Mainzen

eitb.eus

FSV Mainz 05 eta ACF Fiorentina taldeean aurka neurtuko ditu indarrak abuztuaren 5ean

Athletic Clubeko lehen taldeak Opel Cup jokatuko du Mainzen (Alemania) abuztuaren 5ean, bertoko FSV Mainz 05 eta ACF Fiorentina taldeekin batera.

Igande horretan, Opel Arenan, 13:00etan, Athletic Clubek ACF Fiorentinaren aurka jokatuko du, 14:00etan FSV Mainz 05ren aurka eta 15:00etan FSV Mainz eta Fiorentina taldeek neurtuko dituzte indarrak.

Partidak 45 minutukoak izango dira.