Itxi

Athletic Club

2006/2007 denboraldian

Athletic jaitsiera postuetan, 12 urte geroago

Agentziak | Erredakzioa

Abendua baino lehen talde zuri-gorria sailkapeneko putzuan ikusteko oso atzera begiratu behar da, 2006/07 denboraldira, hain zuzen ere.

Athletic Clubek eta Getafek bana egin zuen Santander ligako azken jardunaldian San Mames futbol-zelaian jokatutako partidan, eta, ondorioz, zuri-gorriak jaitsiera postuetan daude

2006/2007 denboraldian gertatu zen azkenekoz, duela 12 urte. Liga hartan, hamahiru jardunaldi jokatuta, hamazortzigarren tokian zegoen Athletic, egun dagoen postu berean, baina 8 punturekin; aurten 11 dituzte, eta mantentzeko postuetatik bi puntura daude.

Denboraldi hartan, Felix Sarriugarte ari zen taldea zuzentzen, baina kargutik kendu zuten, eta Jose Manuel Esnal 'Mané' jarri zuten haren ordez.