Itxi

Athletic Club

Haren alde agertu da

Joaquin: "Ezin diogu David Navarrori lintxamendua egin"

Erredakzioa

"Ukondokadak eta ostikadak partida guztietan egoten dira eta Bilbokoa futbol-zelaia gogorra da eta Athletic talde oldarkorra", adierazi du Valentziako jokalariak.

David Navarro albiste da oraindik ere. San Mameseko partidan protagonistetako bat izan zen Valentziako jokalaria emandako ukondokadak eta egindako itxurengatik.

Joaquin Sanchez taldekidea bere alde atera da: ''Llorenteren iritzia errespeta dezaket, baina ez naiz lintxamenduaren aldekoa. Ukondokadak eta ostikadak partida guztietan egoten dira eta Bilbokoa futbol-zelaia gogorra da eta Athletic talde oldarkorra. Hiltzeraino defendatuko dugu", adierazi du.