Itxi

Athletic Club

Aurkezpena

Kenan Kodro: «Oso pozik nago Athleticen egoteagatik»

eitb.eus

«Lana, mugikortasuna eta bertikaltasuna» eman dezakeela adierazi du aurrelariak bere aurkezpenaren egunean.

1:21

Athletic Clubek Kenan Kodro jokalaria fitxatu du. Donostian jaioa 1993ko abuztuaren 19an, Kenanek 2022ko ekainaren 30era arte sinatuko du kontratua, eta 80 milioi euroko etete klausula izango du.

Jokalari zuri-gorri berriaren aurkezpena gaur izan da San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan:

Kenan Kodro Danimarkako FC Kobenhavn taldetik dator. Bertan, 18 partida jokatuko ditu denboraldi honetan (8 SuperLigan, 2 Kopan eta 8 UELen), 6 gol lortuz (1 Superligan eta 5 UELen).

Aurretik honako talde profesionaletan aritu da: CA Osasuna, Mainz 05 eta Grasshopper.