Athletic Club
Ofiziala
Athleticek komunikazio zuzendari berria du
Agentziak | Erredakzioa
Nika Cuenca Espainiako Futbol Federazioaren komunikazio-bulegoan ari da gaur egun.
-
Nika Cuenca. Argazkia: Athletic Club
Nika Cuenca (Bilbo, 1966) Athletic Clubeko Komunikazio Zuzendari lanetan hasiko da datozen egunetan, klubak iragarri duen bezala.
Cuencak, Komunikazio Zientzietan lizentziaduna UPV/EHUn, kazetari lana egin du 25 urtetan zehar El Correo, Mundo Deportivo eta AS bezalako komunikabidetan klubaren nondik norakoa jarraituz.
Gaur egun, Espainiako Futbol Federazioaren komunikazio-bulegoan ari da, baina hemendik gutxira utziko du Athletic Clubeko proiektu berriarekin bat egiteko.