Itxi

Athletic Club

80 urterekin

Koldo Aguirre 'Sondikako jenioa' zendu da

eitb.eus

Athleticen mitoak, jokalari, entrenatzaile eta Peñen enbaxadore bezala, ondare ikaragarria uzten du Klubaren historian.

1:12
Koldo Agirre

Koldo Aguirre Bidaurrazaga, Athletic Clubeko mito handienetakoa, Bilbon hil da 80 urterekin, talde zuri-gorriak web orrian iragarri duen bezala.

Sondikako jenioa, guztia izan da erakundean: jokalari ikaragarria (birritan kopako txapelduna), entrenatzaile moduan 1976-77 denboraldian izan zuen klubeko momentu handienetakoa, UEFAko txapeldunorde (Juventusen aurka) eta Kopako txapeldunorde (Betisen aurka).

Baita ere Klubak eskatu zionean instituzioaren enbaxadore bihurtzeko

Athleticen elastikoa jantzi dutenen artean talentu handienetarikoa izan duen erdilaria. Bere nortasunarengatik, 18 urteko mutikoa izanda, esperientzi handiko jokalari baten moduan jokatu zuen Athleticen historian oihartzun handien izan zuen partida. Alfredo Di Stefanoren Real Madrilen aurka 1958. urtean. “hamaika aldeanoak” hareen 0-2koa.

Orain dela gutxi, maiatzaren 2an eta Ibaiganen, lorpen handiko partida hura jokatu eta gaur egun bizirik daudenen omenaldian, kapitainaren besokoa jaso zuen, gurpilezko aulkian jesarrita eta ahultasunetik indarrak ateraz. Etura, Mauri, Uribe eta Carmelo geratzen dira bizirik.