Athletic Club
BBVA Liga
Athletic-Levante (3-2): Sufrimendua San Mamesen
Erredakzioa
Talde zuri-gorriak Europa League jokatzeko txartelaren lehian jarraitzen du. Partidaren hasiera aspergarria izan da, ondoren lasaia eta azkenean, sufriemendu handikoa etxekoentzat.
Athletic Clubek 3-2 irabazi dio&' || 'nbsp;Levanteri San&' || 'nbsp;Mamesen eta&' || 'nbsp;Europa&' || 'nbsp;League txapelketa jokatzeko lehian jarraitzen du.
Athletic 3-0 aurreratu da Toqueroren,&' || 'nbsp;David&' || 'nbsp;Lopezen eta Llorenteren golei esker, baina sufritzen amaitu du neurketa.&' || 'nbsp;Stuanik eta Nanok aldea murriztu dute eta 3-2koa jarri dute markagailuan.
Partidako lehenengo zatia oso aspergarria izan da. Caparrosen taldea gol-aukerak sortzeko gai ez da izan, eta Levantek ez zion gogo gehiegi jartzen neurketari.
Baina 30. minutuan Gaizka Toquerok siestatik esnarazi ditu San Mameseko zaleak. Gol polit batekin markagailua estreinatu du. Atsedenaldira berritasun handirik gabe heldu da. Markagailuak ematen zuen albisterik bakarra.
Bigarren zatia hasi eta berehala, David Lopezek penaltia sartu du. Errioxarrak Nanok Fernando Llorenteri egindako penaltia ez du huts egin. Orduantxe heldu dira Athleticen minuturik onenak. Saria hirugarren golarekin heldu da, Llorentek egin du Toqueroren pase bikaina sare barrura bidalita (3-0, 62. min).
Partida eroso eta lasaia zen Katedraleko zaleentzat, baina gehiegi berotu da Stuaniren (77. min) eta Nanoren (85. min) golekin. Athleticek asko sufritu behar izan du Europa hurbildu dion garaipena lortzeko.