Itxi

Athletic Club

Porrota, etxean

Valentziak Athleticen bolada ona eten du San Mamesen

Agentziak | Erredakzioa

Zuri-gorriek denboraldiko lehen porrota jaso dute, ligako zazpigarren jardunaldian.

  • Cheryshev, Valentziaren gola ospatzen

    Cheryshev, Valentziaren gola ospatzen. Argazkia: Efe.

Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak (Athletic - Valencia)0:2:34 min.

Denis Cherishevek lehen zatian egindako golak garaipena eman dio Valentziari San Mamesen Athleticen aurka jokatutako 7. jardunaldiko partidan. Bilbotarrek denboraldi honetan jasotzen duten lehen porrota da.

Aurrelari errusiarrak neurketako gol bakarri egin du 27. minutuan, Valentziak kontraerasoan hasitako jokaldi batean. Azken pasea Ferran Torresek eman dio, eskuineko aldetik.

Athleticen aukerarik onena Iñaki Williamsek eduki du, aukera bikoitza izan da, 55. minutuan. Lehen jaurtiketa Cillessen atezainak urrundu du eta bigarrena zutoinaren kontra Joan da. Valentziak ere beste bi aukera on izan ditu, baina Unai Simon atezainak erantzun bikaina eman die Maxi Gomezek eta Cherishevek egindako jaurtiketei.

Fitxa teknikoa

0 - Athletic: Unai Simón; Capa (Lekue, 83. min), Yeray, Iñigo Martínez, Yuri; Dani García, Unai López (Beñat, 1). min; Ibai (Aduriz, 61. min), Raúl García, Muniain; eta Williams.

1 - Valentzia: Cillessen; Wass, Garay (Gabriel Paulista, 46. min), Diakhaby, Jaume Costa; Ferran Torres, Coquelin, Parejo, Cheryshev (Sobrino, 85. min); Rodrigo eta Maxi Gómez (Manu Vallejo, 68. min).

Golak: 0-1, 27. min: Cheryshev.