Itxi

Athletic Club

Primera Iberdrola Liga

Athletic - Bartzelona partida San Mamesen jokatuko da, urtarrilaren 5ean

Agentziak | Erredakzioa

Erregearen bezperan jokatuko da goizeko 12:00etan. Bertan jokatuko duen hirugarren partida izango da emakumezkoen taldearentzat.

  • Athleticen emakumezkoen taldea, berriro San Mamsesa

    Athleticen emakumezkoen taldea, berriro San Mamsesa

Primera Iberdrola Ligako hamabosgarren jardunaldiko Athletic - Bartzelona partida San Mamesen jokatuko dela, klubak baieztatu duen bezala.

Neurketa urtarrilaren 5ean, Erregeen bezperan, izango da goizeko 12:00etan. Bertan jokatuko duen hirugarren partida izango da emakumezkoen taldearentzat.

2019ko urtarrilean 48.121 ikusle bildu ziren Erreginaren Kopako partida ikusteko zuri-gorrien eta Madrilgo Atleticoren artean; bigarren aldia martxoaren 31an izan zen Primera Iberdrola Ligako Levanteren aurkako neurketa jokatzeko.

Beraz, egun sailkapeneko lehen postuan sendo dagoen Bartzelona hartuko du Athleticek giro ikusgarri batean.