Athletic Club
ENTRENATZAILEAK
Athleticeko emakumezkoen taldeek teknikari berdinak mantenduko dituzte
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Angel Villacampak lehen taldean jarraituko du, Iraia Iturregi izango da berriz bigarren taldearen entrenatzailea eta Tzibi Juaristik "C" taldeko entrenatzailea izaten jarraituko du.
-
Athleticeko entrenatzaileak
Athleticek emakumezkoen taldeek 2020-2021 denboraldirako teknikari berdinak mantenduko dituztela adierazi du. Angel Villacampak lehen taldean jarraituko du, orain dela aste batzuk baieztatu zen bezala.
Toledoko entrenatzaileak azken kanpainiako lantalde bera mantenduko du: Angel Velez bigarren entrenatzailea izango da, Javier Aguado prestatzaile fisikoa eta Manex Sagarna atezainen entrenatzailea.
Bigarren mailan, Iraia Iturregi lehoi ohia izango da berriz Reto Iberdrola Norteko txapeldunen entrenatzailea eta Tzibi Juaristik emakumezkoen hirugarren taldeko entrenatzailea izaten jarraituko du. "C" taldeak lurralde mailan lehiatu eta igoera lortu ostean Euskal Ligan jokatuko du.
Bestalde, Roberto Pampin atezain ohiak entrenatzen jarraituko du Kadete Mailan, eta Amaia Olabarrieta zuri-gorri ohiak Haur Mailan.