Itxi

Athletic Club

Lesioa

Yerayk agur esan dio denboraldiari lesio muskular baten ondorioz

Erredakzioa

Athleticeko jokalariak eskuin hankako soleoan maila moderatuko lesio muskularra du, eta ezingo ditu jokatu Liga amaitzeko geratzen diren lau jardunaldietan.

  • Yeray Alvarez

    Yeray, igandeko Athletic Club - Real Madril partidan. Argazkia: EFE

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak eskuin hankako soleoan maila moderatuko lesio muskularra du, eta agur esan dio denboraldiari. Ez da jokatzeko prest egongo Liga amaitzeko geratzen diren lau jardunaldietan. Igandean, Real Madrilen aurkako partidan lesionatu zen.

Ondorioz, Yeray baja izango da Athleticek ostegunean Sevillaren aurka San Mamesen (22:00etan) jokatuko duen neurketarako, baita Levante, Leganes eta Granada taldeen aurkakoetarako.

Unai Nuñezek beteko du Yerayren hutsunea Sevillaren kontrako norgehiagokan. Bestalde, osteguneko neurketarako Raul Garcia ere baja da, partida bateko zigorra bete behar duelako txartel horien pilaketagatik. Asier Villalibrek edo Oihan Sancetek ordezkatuko dute Raul Garcia.