cerrar buscador

LaLiga EA Sports 2023-2024

1 / 30 Hurrengoa
Nico Williams hobeto dago, aduktorean duen lesioari dagokionez, eta baliteke Getaferen aurka aritzea

Nico Williams hobeto dago, aduktorean duen lesioari dagokionez, eta baliteke Getaferen aurka aritzea

Jokalari iruindarrak, Espainiako selekzioaren partida batean lesioa jasan ostean, ezin izan du jokatu Athleticeko azken bi neurketetan; astelehenean, baina, entrenamenduan, baloia erabilita egindako ariketa batzuetan parte hartu du. Ruiz de Galarreta eta Nolaskoain baja izan litezke.
EA Sports Ligako 6. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 6. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako seigarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Realak garaipena bereganatu du Getaferen aurka (4-3), Reale Arenan jokatutako partida eroan

Realak garaipena bereganatu du Getaferen aurka (4-3), Reale Arenan jokatutako partida eroan

Talde txuri-urdinak hiru puntuak poltsikoratu ditu EA Sports Ligako 6. jardunaldiko norgehiagokan. Realak sartu du lehen gola, baina, ondoren, Getafek aurrea hartu du markagailuan; hala ere, bigarren zatian etxekoak gai izan dira emaitza iraultzeko.
Osasunak eta Sevillak puntuak banatu dituzte Sadarren, partida lehiatu batean (0-0)

Osasunak eta Sevillak puntuak banatu dituzte Sadarren, partida lehiatu batean (0-0)

Bi taldeek markagailua irekitzeko hainbat aukera izan dituzte, baina atezainen lan onak Sadarren golak ikustea eragotzi du eta bakoitzak puntu bakarrarekin alde egin du.
Sancet: ''Partida ona egin dugu, hiru puntuak lortu ditugu eta horrela jarraitu behar dugu''

Sancet: ''Partida ona egin dugu, hiru puntuak lortu ditugu eta horrela jarraitu behar dugu''

Oihan Sancet Athleticeko jokalariak talde zuri-gorriak Alavesen aurka EA Sports Ligako 6. jardunaldian lortutako garaipenari buruz (0-2) hitz egin du EITB Mediarekin. Nafarroako futbolariak gola sartu du Mendizorrotzan eta horretaz ere minzatu da.

Garcia Plaza: ''Hobeak izan dira, irabaztea merezi izan dute''

Garcia Plaza: ''Hobeak izan dira, irabaztea merezi izan dute''

(Adierazpenak gaztelaniaz) Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak euskal derbian Athleticen aurka galdu ostean hitz egin du. Athleticek hobeto jokatu duela azpimarratu du eta, eurek ere aukerak izan dituzten arren, ez direla maila berean egon.

Valverde: ''Oso ondo jokatu dugu, pixkanaka nagusitzen joan gara''

Valverde: ''Oso ondo jokatu dugu, pixkanaka nagusitzen joan gara''

(Adierazpenak gaztelaniaz) Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak Alavesen aurkako euskal derbian lortutako garaipenaz hitz egin du. Pozik agertu da egindako partidagatik, baina akatsak ere atera dizkio bere taldeari.

Athletic sendoago batek irabazi du Alavesen aurkako derbia Mendizorrotzan (0-2)

Athletic sendoago batek irabazi du Alavesen aurkako derbia Mendizorrotzan (0-2)

Bilboko taldea nagusi izan da eta hiru puntuak eskuratu ditu Iñaki Williamsen eta Oihan Sanceten golei esker. Babazorroei, berriz, asko kosta zaie Unai Simonen atea aurkitzea.
Antonio Blancok ez du jokatuko Alaves - Athletic euskal derbia

Antonio Blancok ez du jokatuko Alaves - Athletic euskal derbia

Arabako taldeko erdilaria deialditik kanpo geratu da, baina Alavesek ez du jakinarazi zein den arrazoia. Kontuak kontu, Blancok Mendizorrotzako derbia galduko du.
Valverde: ''Alaves traila duen taldea da, gure mailan egon beharko dugu''

Valverde: ''Alaves traila duen taldea da, gure mailan egon beharko dugu''

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak EA Sports Ligako seigarren jardunaldiari hasiera emango dion Alavesen aurkako derbiaz hitz egin du. Partida lehiatua aurreikusten du, baina "ahalik eta puntu gehien" lortu nahi ditu.

Yeray: ''Talde honetan bloke bat gara, eta horregatik ateratzen dira partidak''

Yeray: ''Talde honetan bloke bat gara, eta horregatik ateratzen dira partidak''

Yeray Alvarez Athleticeko jokalariak prentsaurrekoa eman du gaur Lezaman, min hartuta egon ostean bueltan dagoelako. Taldeak bloke moduan jokatzeko duen jarrera goraipatu du.

Imanol: ''Bukaerara arte saiatu gara, baina ez da posible izan''

Imanol: ''Bukaerara arte saiatu gara, baina ez da posible izan''

Barrenetxearen gol bati esker irabazten hasi arren, Realak ezin izan du neurketa irabazi, eta 2-1 galdu du Real Madrilen aurka. Imanol Alguacil, dena den, pozik agertu da taldearen jokoarekin.

EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako bosgarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Realak galdu egin du Real Madrilen aurka, markagailuan aurreratu arren (2-1)

Realak galdu egin du Real Madrilen aurka, markagailuan aurreratu arren (2-1)

Talde txuri-urdinak aurrea hartu du markagailuan Barrenetxearen golari esker, baina Valverdek eta Joseluk markagailua irauli dute bigarren zatian.
Arrasate: ''Jokaldi puntualetan ez dugu ondo lehiatu''

Arrasate: ''Jokaldi puntualetan ez dugu ondo lehiatu''

Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea haserre agertu da Getaferen aurka galdu ostean. Markagailua bi aldiz berdindu ondoren, jokaldi gakoetan partidak ihes egin diela adierazi du.

Osasunak porrota jaso du Getaferen aurka (3-2)

Osasunak porrota jaso du Getaferen aurka (3-2)

Gorritxoek birritan berdindu dute markagailua, Muñozen eta Budimirren golekin, baina Maksimovicek partida erabakita utzi du etxekoen hirugarren golarekin bost minuturen faltan.
Villaibre: ''Jakin dugu Cadizen aurkakoa latza izango zela, baina ondo jokatu dugu eta emaitza ona daramagu''

Villaibre: ''Jakin dugu Cadizen aurkakoa latza izango zela, baina ondo jokatu dugu eta emaitza ona daramagu''

Asier Villalibre Athleticeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du talde zuri-gorriak Cadizen aurka garaipena lortu ostean (3-0), San Mamesen, EA Sports Ligako 5. jardunaldian. Gernika-Lumokoak gol bat sartu du Andaluziarren kontrako neurketan.

Bigarren zati on batek garaipena eman dio Athletici Cadizen aurka (3-0)

Bigarren zati on batek garaipena eman dio Athletici Cadizen aurka (3-0)

Lehen zatian abaguneak bai, baina golik ez izan ondoren, bigarrenean Guruzeta, Villalibre eta Iñaki Williamsen eskutik 'lehoiek' euren saria aurkitu dute.
Garcia Plaza: ''Ez da penaltia inondik inora, eta etxetik kanpo bi partida daramatzagu kontu berarekin''

Garcia Plaza: ''Ez da penaltia inondik inora, eta etxetik kanpo bi partida daramatzagu kontu berarekin''

Luis Garcia Plaza Alaveseko entrenatzaileak Arabako taldeak Rayo Vallecanoren kontra (2-0) jasotako porrotari buruz hitz egin du EA Sports Ligako 5. jardunaldiko partida amaitu ostean. (adierazpenak gaztelaniaz)

Alavesek galdu egin du Rayoren aurka, partida lehiatu bat jokatuta (2-0)

Alavesek galdu egin du Rayoren aurka, partida lehiatu bat jokatuta (2-0)

Oso lehia parekatua izan da, baina lehen zatian egindako zorigaiztoko penalti batean Isi Palazonek lehen gola sartu du bere taldearentzat. De Frutosek erabakita utzi du partida bigarren zatian.
Abdallahi Mahmoudik Suitzako AC Bellinzona taldean jokatuko du, Alavesek utzita

Abdallahi Mahmoudik Suitzako AC Bellinzona taldean jokatuko du, Alavesek utzita

Mauritaniako erdilaria Arabako harrobian trebatu da 2018an FC Nouadhibou taldetik heldu zenetik, eta, orain arte, bederatzi partida jokatu ditu lehen taldearekin, horietatik bost Lehen Mailan.
Brais Mendez: ''Beste denboraldi historiko baten bila goaz''

Brais Mendez: ''Beste denboraldi historiko baten bila goaz''

Realeko erdilaria zoriontsu agertu da denboradian taldeak dituen erronken aurrean. Besteak beste, Txapeldunen Ligan sailkapena lortzeko gogor borrokatuko dutela esan du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak

Alaves-Athletic, Reala-Athletic eta Alaves-Osasuna derbiek badituzte datak

Horietako lehenengoa irailaren 22an jokatuko da; bigarrena, hilaren 30ean, eta urriaren 1ean arituko dira elkarren aurka arabarrak eta gorritxoak.
Amorebietak erlazio estuagoa izatea espero zuen Athleticekin fitxaketen merkatuan

Amorebietak erlazio estuagoa izatea espero zuen Athleticekin fitxaketen merkatuan

Asier Goiria Amorebietako kirol zuzendariak aitortu duenez, Javier Marton Athleticeko aurrelaria fitxatzen saiatu ziren iragan merkatuan, baina ez zen halakorik gertatu. Goiriak erlazio estuagoa izatea espero zuen talde zuri-gorriarekin fitxaketei dagokienez.

''Atsekabe handia'' Eibar taldean, Adrian Grbic aurrelariaren fitxaketa bertan behera geratzeagatik

''Atsekabe handia'' Eibar taldean, Adrian Grbic aurrelariaren fitxaketa bertan behera geratzeagatik

Adrian Grbicek jokalari austriarrak Eibar taldean joka zezan ahalegindu da buru-belarri talde armagina udako merkatuan, baina azken unean jokalariak atzera egin du arrazoirik eman gabe, eta, ondorioz Amaia Gorostiza presidentea eta Cesar Palacios kirol zuzendaria atsekabetuta agertu dira.

Iker Muñozek 2027ra arte berritu du Osasunarekin zuen lotura

Iker Muñozek 2027ra arte berritu du Osasunarekin zuen lotura

Erdilari nafarra (21 urte) Osasunaren lehen taldean dago denboraldi honen hasieratik.
Negreira kasuko epaileak ustezko ustelkeria sistemikoa ikusi du arbitraje-estamentuan

Negreira kasuko epaileak ustezko "ustelkeria sistemikoa" ikusi du arbitraje-estamentuan

Real Madril zein lehen mailako beste talde batzuk kasu honen ondorioz kaltetuak izan direla azaldu du.
Vila-real taldeak Quique Setien kaleratu du

Vila-real taldeak Quique Setien kaleratu du

Denboraldi honetan jokatutako lau partidetatik bakarra irabazi du (Mallorcaren kontra, 0-1), eta beste hirurak, galdu: 1-2 Betisen aurka, 3-4 Bartzelonaren aurrean eta 3-1 Cadizen kontra. Miguel Angel Tena futbol arduradunak hartuko du kargua oraingoz.
Europan eredu jasangarri batekin jarraitzea, Realaren helburua

Europan eredu "jasangarri" batekin jarraitzea, Realaren helburua

Roberto Olabe Realeko Futbol zuzendariak agerraldia egin du astelehen honetan, udako merkatuaren itxiera aztertzeko.
Ruben Garcia: ''Sentsazioak onak dira, taldeak borrokatu egiten duelako''

Ruben Garcia: ''Sentsazioak onak dira, taldeak borrokatu egiten duelako''

Ruben Garcia Osasunaren kapitaina izan da Bartzelonaren kontrako partidan. Taldeak oso ondo borroka egin duela iruditu zaio, eta pozik dago egindako lanarekin. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).

EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida guztietako golak

EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida guztietako golak

Hemen dituzu ikusgai Lehen Mailako laugarren jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak.
Osasunak porrot mingarria jaso du Bartzelonaren aurka (1-2)

Osasunak porrot mingarria jaso du Bartzelonaren aurka (1-2)

Koundek lehen zatian sartutako gol polemiko batek eta Lewandowskik sartutako penalti batek denboraldiko bigarren porrota ekarri diete gorritxoei Sadarren.
Puntu banaketa Athleticen eta Mallorcaren artean, golik gabeko partida batean (0-0)

Puntu banaketa Athleticen eta Mallorcaren artean, golik gabeko partida batean (0-0)

Bi taldeetako bat ere ez da golik sartzeko gai izan berdintasuna nagusi izan den partida batean, eta jokoa baloi luzeetan oinarritu da jabetzan baino gehiago, atezainei oso lan gutxi emanez.
Alavesek garaipena lortu du Valentziari Mendizorrotzan irabazita (1-0)

Alavesek garaipena lortu du Valentziari Mendizorrotzan irabazita (1-0)

Babazorroak abagunez betetako lehia batean nagusitu dira, etxekoen aldeko bi penaltirekin, baina azkenean Ozkacarrek bere atean sartutako gola erabakigarria izan da hiru puntuak eskuratzeko.
Imanol: ''Izugarrizko partida egin dugu, espektakulua eman dugu''

Imanol: ''Izugarrizko partida egin dugu, espektakulua eman dugu''

Imanol Alguacil Realeko entrenatzailea pozik azaldu da denboraldiko lehen garaipena lortuta Granadaren aurka (5-3). Partida ona jokatu dutela adierazi du, baina kontran jasotako golen kritika ere egin du.

Realak denboraldiko lehen garaipena bereganatu du, Granadari 5-3 irabazita

Realak denboraldiko lehen garaipena bereganatu du, Granadari 5-3 irabazita

EA Sports Ligako laugarren jardunaldian iritsi da txuri-urdinen 2023-2024 denboraldiko lehen garaipena, Granada mendean hartuta 5-3ko emaitzarekin. Realak ez du porrotik jaso orain arte, aurreko hiru neurketak berdindu egin baitzituen.
Alex Solak eta Jon Karrikaburuk Alavesen utzita jokatuko dute

Alex Solak eta Jon Karrikaburuk Alavesen utzita jokatuko dute

Bi futbolariak talde babazorroko jokalariak izango dira 23-24 denboraldiaren amaierara arte.
Syllak Alaves utzi du eta De la Fuentek utzita jokatuko du Leganesen

Syllak Alaves utzi du eta De la Fuentek utzita jokatuko du Leganesen

Syllak arabarren etapa itxi du igoera baten eta 43 partida jokatu ondoren Arabako taldearen elastikoarekin. Bestalde, De la Fuentek gasteiztarren elastikoa defendatu du 62 partida ofizialetan.
Realak Odriozola fitxatu du 2029ra arte

Realak Odriozola fitxatu du 2029ra arte

Donostiako kluba akordiora iritsi da Real Madrilek jokalari donostiarra fitxatzeko. Alvaro Odriozolak 2029ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratua Realarekin.
Galarreta: ''Taldeak aurrerapauso bat eman du''

Galarreta: ''Taldeak aurrerapauso bat eman du''

Iñigo Ruiz de Galarreta pozarren agertu da hedabideen aurrean Athleticek azken bi neurketak irabazi ostean. Bere aburuz, Iruñean irabazita eta Betisen aurka emaitza iraulita taldeak "aurrerapausoa" eman du.

1 / 30 Hurrengoa

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena