Itxi

Athletic Club

'B' zerrenda ere aurkeztuta

Athletic: Harrobiko hiru jokalari, Europa Leagueko 'A' zerrendan

Erredakzioa

Igor Martinez, Ibai Gomez eta Aitor Fernandez dira talde zuri-gorriak UEFAren aurrean A zerrendan sartu dituen jokalariak.

  • Igor Martinez Athleticekin Mallorcaren aurka jokatutako partida baten. Argazkia: EFE

Athleticek Europa Leaguerako A eta B zerrendak aurkeztu ditu UEFAren aurrean lehen taldeko 22 jokalariez gain beste harrobiko hiru jokalari sartu ditu zerrendan: Igor Martinez, Ibai Gomez eta Aitor Fernandez dira jokalari horiek.

Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, Amorebieta, San Jose, David Lopez, Iturraspe, Llorente, De Marcos, Gabilondo, Koikili, Raul, Susaeta, Iraola, Íñigo Perez, Gurpegui, Muniain, Aitor Ocio, Ander Herrera, Castillo, Ekiza eta Javi Martinez jokalariek osatzen dute A zerrenda.

B zerrenda ere aurkeztu behar izan du Athleticek. Serenad hau 21 urtez azpiko mailetako jokalarientzat gordeta dago. Guillermo Fernandez, Jonas Ramalho, Íñigo Ruiz de Galarreta, Kepa Arrizabalaga eta Aitor Seguin sartu dite talde bizkaitarrak B zerrenda horretan.