Publizitatea
Itxi

2020/11/17

12:40

Athletic Club

Etete klausularik ez

Unai Nuñez, zuri-gorri 2025era arte

eitb.eus

Alevin (2007) mailatik dago Lezaman, 79 partida jokatu ditu jada eta 2023ean amaitzen zitzaion kontratua.

Unai Nuñez
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Athletic Clubek eta Unai Nuñez jokalariak akordioa lortu dute atzelariaren kontratua 2025era arte luzatzeko. Zuri-gorriak 30 milioi euroko etete klausula zuen ezarrita 2023ko ekainaren 30ean amaitzen zen loturan, baina orain ez du jarri.

Nuñez Lezaman dabil alebinetatik (2007) eta 79 partida jokatu ditu lehen taldearekin. 2019ko irailean lortu zuen erabateko nazioartekotasuna Espainiako selekzioarekin, 21 urte azpiko Europako txapeldun izendatu eta hilabete batzuetara, eta bart estreinatu zen Euskal Selekzioan Costa Ricaren aurka, garaipenaren gola sartuta.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;