Itxi

Athletic Club

Ofiziala

Mikel Vesgak kontratua sinatu du Athleticekin 2024. urtera arte

L.E.A. | EITB MEDIA

2016-2017 denboraldian debuta egin zuen lehen taldearekin eta, orotara, 69 partida jokatu ditu Ligan, Kopan eta Europa Ligan.

4:03
Mikel Vesga

Mikel Vesga erdilariaren kontratua 2024. Urteko ekainaren 30era arte luzatzea adostu duela aditzera eman du Athleticek. Vesgak 50 milioi euroko etete klausula izango du.

27 urteko jokalariaren kontratua ekainean amaitzen zen. Vesga 2014an iritsi ze Lezamara Alaves taldetik. Bilbao Athleticen jokatu zuen, eta denboraldi horretan bertan Bigarren Mailara igotzea lortu zuen.

Gasteiztarrak 2016ko abuztuaren 21ean egin zuen debuta lehen taldearekin Sportingen aurkako partida batean, Ernesto Valverderen aginduetara. Denboraldi horretako bigarren zatian talde asturiarrera joan zen, Athleticek utzita.

2017-2018an, berriz, Athleticera itzuli zen, eta handik urtebetera Leganesera joan zen, utzita, 2019an berriro Lezamara itzultzeko.

Lehen taldearekin 69 partida jokatu ditu (52 LaLigan, 9 kopan eta 8 Europa Ligan), eta gol bat egin du.

Aurtengo denboraldian, LaLigako 18 partidetako 14 jokatu ditu, 10 hasieratik. Guztira, 850 minutu jokatu ditu eta, horri esker, taldeko 11. jokalari erabiliena da.