Publizitatea
Itxi

2021/01/26

13:40

Athletic Club

Telematikoa

Ezohiko Batzar Nagusia otsailaren 21ean izango da

EITB MEDIA

Lehen deialdia 09:45ean eta bigarrena 10:00etan izango da.

  • Aitor Elizegi

    Aitor Elizegi

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak, 2021eko urtarrilaren 25eko bileran, Athletic Clubeko Bazkide Konpromisarioen Ezohiko Batzar Nagusia deitzea erabaki du otsailaren 21erako.

Zuzendaritza-Batzordeak honako puntu hauek bozkatzeko proposatu ditu:

2019/2020 ekitaldi ekonomikoari dagozkion Urteko Kontuak

Zuzendaritza-Batzordearen 2019/2020 denboraldiko Kudeaketa-txostena

2020/2021 ekitaldi ekonomikorako Aurrekontua.

Pandemiaren egoera epidemiologikoaren eta lurraldeko osasun-murrizketen ondorioz Batzarra eta bozketa ere telematikoa izango diraa. Aurrez aurreko botoa emateko aukera emango zaie baliabide telematikoak erabiltzeko aukerarik ez duten bazkide konpromisarioei; horretarako, dauden murrizketak kontuan hartuta, beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena