Itxi

Athletic Club

Asteazkena, 19:00etan

Elur denboraleagatik atzeratutako Atletico-Athletic martxoaren 10ean jokatuko da

L.E.A. | EITB MEDIA

Norgehiagoka urtarrilaren 9an jokatzekoa zen, baina bilbotarren hegazkinak ezin izan zuten Madrilen lurra hartu, elurtearen ondorioz.

  • Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen

    Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: Efe.

Espainiako Futbol Federazioko Lehiaketa Batzordeak Atletico Madril-Athletic partida martxoaren 10ean, asteazkena, jokatzea erabaki duela adierazi du LaLigak ostiral honetan. 18. Jardunaldiko partida urtarrilaren 9an jokatzekoa zen, baina Filomena denboraldiak eragindako elurteak partida atzeratzea ekarri zuen.

Horrela, Diego Pablo Simeoneren taldeak egutegi oso estua izango du, Athleticen aurka jokatu aurretik Real Madrilen aurkako derbia jokatuko baitu ligan, eta martxoaren 17an Chelsea izango du aurkari Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidan.

Beraz, eta Lehiaketa Batzordeak erabakita, madrildarren eta bilbotarren arteko neurketa martxoaren 10ean jokatuko da, 19:00etan.