Publizitatea
Itxi

2021/06/09

11:22

Athletic Club

Ofiziala

Athleticek Ewan Urainen kontratua berritu du

EITB MEDIA

Aurrelariak duela gutxi egin du debuta 21 urtez azpiko Eskoziako selekzioarekin eta 2025era arte lotu da Lezamarekin

  • Ewan Urain

    Ewan Urain

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ewan Urain Bilbao Athleticeko aurrelariak 2025era arte berritu du Athleticekin duen lotura. Durangarrak hiru denboraldirako luzatu du kontratua, 2022ko ekainaren 30era arte zeukan kontratua berrituz.

Aurrelariaren sinadura 21 urtez azpiko Eskoziako selekzioarekin estreinatu ondoren gertatu da.

Ewan 2015-16 denboraldian iritsi zen Lezamara Durangoko Culturaletik, eta dagoeneko bi denboraldi egin ditu Bilbao Athleticekin, 24 partidatan zazpi gol sartuz. Baskonian hasi zen duela hiru denboraldi 13 gol lortuz eta aurreko denboraldian lehen taldean debutatu zuen denboraldi-aurrean Gaizka Garitanoren aginduetara.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;