Publizitatea
Itxi

2021/06/29

12:54

Athletic Club

IRAGARPENA

Beñat Etxebarriak eta Markel Susaetak futbola utziko dute

EITB Media

Macarthur FC talde australiarrak iragarri du albistea sare sozialetan.

  • Beñat eta Susaeta

    Beñat eta Susaeta

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Beñat Etxebarriak eta Markel Susaeta Athletic Clubeko jokalari ohiek futbola utziko dute. Horrela iragarri du Macarthur FC talde australiarrak gaur sare sozialetan.

Bi jokalariek talde zuri-gorria utzi eta Australia aldera jo zuten jokalari profesional gisa egin nahi zituzten azken urteetan han jokatzeko.

Susaetak (33 urte) 2019an utzi zuen talde zuri-gorria, Athleticen 20 urte egon eta gero. Urte hartan, Japoniako Gamba Osakan aritu zen, eta 2020ko urtarrilean Australiako Melbourne Cityra joan zen.

Beñatek (34 urte) 2020an utzi zuen Bizkaiko kluba. Hilabete batzuk geroago, Macarthur FC taldeak biak fitxatu zituen.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;